Orri honetan, Goierri Valley-ek webguneko edukiak eta zerbitzuak zein baldintzatan eskaintzen dizkizun irakur dezakezu, sartzean bertan onartzen dituzunak. Webgunea erabiltzeko baldintzak dira.
Web-orriaren titulartasuna eta identifikazio-datuak
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen arabera (aurrerantzean, IGMEZL), hauek dira webgunearen jabea eta operadorea den ALIANZA INDUSTRIAL GET GOIERRI BASQUE COUNTRY ELKARTEAren datuak (aurrerantzean, Goierri Valley): Inscritaen el Registro General de Asociaciones del País Vasco con el número AS/G/21074/2017.; G75178517 IFZ; Mallutz Industrialdea 18, 20240 Ordizia (Gipuzkoa) Gipuzkoa; 943 16 00 40 telefono-zenbakia; eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Baldintza hauek onartzea
Webgune hau erabiliz, erabiltzaileak berariaz onartzen du erabilera-baldintza orokor hauetako bakoitza. Onartu ezean, www.goierrivalley.com webgunean sartzeari edo jarraitzeari utzi beharko dio. Unean-unean indarrean dauden lege-araudien arabera, erabilera-baldintzek aldaketak izan ditzakete; webgune honetan sartzen zaren aldiro kontsulta ditzazun gomendatzen dizugu, baita gure Pribatutasun-politika kontsultatzea ere.
Erabilera-baldintza hauek www.goierrivalley.com web-orriko zerbitzuak eta produktuak arautzen dituzte. Web-orrian sartzen denak eta nabigatzen duenak lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta -zehaztapenak onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera. Webgunean sartzea erabiltzaileen erantzukizuna da, eurena soilik.
Webgunean derrigorrezkoa da zehaztapen, baldintza, arau operatibo, pribatutasun-politika eta cookieak onartzea, baita erabilera-baldintza hauek eta Goierri Valley-ek web-orri honetan argitara ditzakeen prozedurak ere.
Webgunearen xedea. Erantzukizunak baztertzea
Webgune honen bidez, Goierri Valleyk eskaintzen edo merkaturatzen dituen zerbitzuei eta/edo produktuei buruzko informazioa ematen du. Informazio hori erabiltzaileak ikus dezakeen moduan ematen da, eta Goierri Valley-ek ez du inongo erantzukizunik bere egingo kalterik eragiten badu honakoren batek:
- Informaziorik edo eskainitako zerbitzurik eta/edo produkturik ez egoteak, zehazgabetasunak, eguneratu gabe egoteak edota webgune honen edo honetatik sar daitekeen beste batzuen edukien zati batean edo osoan sartzean akatsak egoteak.
- Ekipoetan informazioa galtzea edo kalteak eragitea webgune hau edo honetatik sar daitekeen beste batzuk erabiltzeagatik.
Goierri Valley ez da erabiltzaileak egindako edo ez egindako ekintzen ondoriozko kalte-galeren erantzule.
Webgune honen erabilera
Erabiltzailea webgune honetan soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da, eta hala onartzen du, borondatez eta berariaz, bertan sartzean. Halaber, webguneko edukiak legez kontrako helburuetarako edo ordena publikoaren, moralaren, eskuarki onartutako ohitura onen eta unean-unean aplikatzekoa den eskubidearen aurkako helburuetarako ez erabiltzea onartzen du. Bereziki, eta hemen esandakoa mugatu gabe, webgune honetan azaltzen diren edukiak ez eskuratzeko, kopiatzeko edo banatzeko konpromisoa hartzen du, ez bada erabilera pertsonalerako, baina inoiz ez irabazteko asmoarekin.
Webgunea bisitatzen dutenen erantzukizuna.
Erabiltzaileak web-orria egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du eta ez du erabiliko honakoetarako: (i) legez kanpoko edo lege-ordenamenduaren zein fede onaren aurkako jarduerak egiteko; (ii) arduradunaren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko; (iii) sarean birus informatikoak edo aurrez aipatutako kalteak –ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia zein hirugarrenen jabetza-eskubideak eta gainerakoak urratzen edo kaltetzen dituztenak barne (hirugarrenen edukiak edo irudia transmititu, hedatu, gorde, eskura jarri, hartu, eskuratu edo atzitzearen ondorioz)– sor ditzaketen sistema fisiko edo logikoak sartzeko edo hedatzeko; (iiii) lehia desleialeko ekintzak edo legez kanpoko publizitatea egiteko, edukiak transmititu, hedatu, gorde, eskura jarri, hartu, eskuratu edo atzitzearen ondorioz; (iiiii) edukiak egiazkotasun, zehaztasun, osotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasunik gabe eskaintzea, erabiltzailea babesik gabe utziz atariaren arduradunaren aurrean, erreklamazio judizialik edo judizioz kanpokorik balego.
Goierri Valley-ek bere burua salbuesten du bisitariek webgunea erabiltzearen edo bisitariek argitaratutako edukiak deskargatzearen ondorioz sortutako edozein kalteren erantzukizunetik.
Beste webgune batzuetan argitaratutako edukia.
Goierri Valley-ek ez du eta ezin du berrikusi webgunean argitaratzen den material guztia, eta beraz, ezin da materialen edukien erabileraren edo ondorioen erantzule izan. Erabiltzaileari dagokio bere sistema informatikoak birusen, harren, troiarren eta beste eduki kaltegarri edo suntsigarri batzuen aurrean babesteko neurriak hartzearen ardura.
Jabetza intelektuala
Goierri Valley-ek ez die erabiltzaileei edo hirugarrenei besterentzen Goierri Valleyren titulartasuneko inongo jabetza intelektualik, eta ondasun horien gaineko eta horiekiko eskubide, titulu eta interes guztiak Goierri Valley-erenak bakarrik izango dira. Goierri Valley-erekin edo webgunearekin lotutako zeinu bereizgarriak eta erabilitako marka komertzial, zerbitzu-markak, grafikoak eta logotipoak Goierri Valley-ek erregistratutako marka komertzialak dira edo Goierri Valley-eri erabil ditzan emanak. Webgunearekin lotutako beste marka komertzial, zerbitzu-marka, grafiko eta logotipo batzuk hirugarrenen marka komertzialak izan daitezke. Webgunea erabiltzeak ez dizu inongo eskubiderik edo lizentziarik ematen Goierri Valley-eren edo hirugarrenen edozein marka beste modu batera kopiatzeko edo erabiltzeko.
www.goierrivalley.com webgunean agertzen diren edukiak haren azken eguneratzean indarrean daudenak izango dira: Web-orriko jabeak bertako informazioa edo edukiak eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du.
www.goierrivalley.com webgunean agertzen diren edukien gaineko eskubide guztiak orriaren titularrari dagozkio. Hala, debekatuta dago horiek edozein eratara ustiatzea, www.goierrivalley.com orriaren titularraren baimen espresurik gabe.
www.goierrivalley.com web-orrian sartzeak ez die erabiltzaileei bertako edukien jabetza intelektualen eskubideen titulartasuna ematen. Debekatuta dago hirugarrenek web-orri honetan dauden izen komertzialak, markak, zeinu bereizgarriak edo zerbitzuak horien titularren baimenik gabe erabiltzea. www.goierrivalley.com web-orriaren jabeak beretzat gordetzen du jabetza intelektualaren eskubideak hausten edo urratzen dituztenen aurka ekintza judizial egokiak egikaritzeko aukera.
Aldaketak
Goierri Valley-ek erabilera-baldintzen edozein zati aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea gordetzen du. Erabiltzailearen ardura da aldizka aldaketen politika berrikustea, aldaketen jakinaren gainean egoteko.
Hitzarmen honetan aldaketak egin ondoren webgunea erabiltzen jarraitzeak aldaketa horiek onartzea dakar. Halaber, Goierri Valley-ek, etorkizunean, zerbitzu eta/edo funtzio berriak eskaini ditzake webgunearen bidez (tresna eta baliabide berriak merkaturatzea barne). Ezaugarri berri eta/edo zerbitzu horiek honako erabilera-baldintza hauetako zehaztapen eta baldintzen mende egongo dira.
Amaiera
Goierri Valley-ek edozein unetan eta berehala jo dezake amaitutzat webgune honen zati baterako edo osorako sarbidea, arrazoiz edo arrazoirik gabe, aurretik ohartarazita edo gabe.
Cookieak
Cookieak erabiltzaileren ordenagailuan gordetzen diren eta hari buruzko informazioa biltzen duten testu-fitxategi txikiak dira. www.goierrivalley.com webguneak cookieak erabiltzen ditu, eta horretarako baimen informatua eskatzen du, cookiei buruzko politikan deskribatzen dena. Hemen duzue eskura: www.goierrivalley.com.
Legedia eta jurisdikzio aplikagarriak
www.goierrivalley.com webgunean sartzeak edo hura erabiltzeak ekar dezakeen edozein gatazka Donostiako auzitegien eta hierarkian gorago daudenen jurisdikzio esklusiboaren mende egongo da.
Web-orri hau edo erator litezkeen harreman guztiak arautzen dituzten zehaztapen eta baldintzak Espainiako legeriaren babespean daude.